Vistas de página en total

jueves, 25 de septiembre de 2014

HEZKUNTZA AFRIKAN

Gaur egun gure gizarteko hezkuntza sistema asko kritikatzen da. Hezkuntzaren arloan sistema hobea duten herrialdeei erreferentzia egiten diegu beti, baina herrialde azpigaratuetan berriz, arreta egoera sozial eta ekonomikoan jartzen dugu. Hala ere, hezkuntzaren arloa besteak bezain txarra da, herrialde hauetan hezkuntzari dirulaguntza gutxi zuzentzen zaionez, azpiegitura eta baliabideak eskasak direlako. Orrialde honetan ondo garatzen da Afrikako egoera hezkuntzaren inguruan.
Web orriko informazioa laburbiltzeko bideo labur bat aurkitu dugu Afrikako egoera kritikatzen duena. Bideo honetan hezkuntza honen hainbat arazo plazaratzen ditu, esate baterako, gudak direla eta umeak ezin dituzte ikasketak burutu eta emakumeak ez dute ikasteko aukerarik. Gazteenak direnak, beste herrialdeetara emigratzen dute hezkuntza duin bat izateko.





Bideoan ikusi ditugun arazoetako bat azpiegitura pobreak dituztela da. Irudi honetan arazo hau oso ondo islatzen da.