Make your own mind maps with
Mindomo.
Elkarrizketak egin ostean, irakaslearen lana pentsatzatzen genuena baino zailagoa zela konturatu ginen. Orduan bakoitzak ikasitakoa taldekideekin partekatu genuen, eta konturatu ginen irakasle bakoitzak teknika ezberdinak dituela bere klaseak planifikatzeko eta bere ikasleak kontrolatzeko.
Mindomo bat egin dugu guztiok ikasi ditugun gauzekin, eta behean azalduko dugu:
- Familiak: Familiekin izan behar den erlazioak berebiziko garrantzia duela esan digute, eta umeen eboluzioa beraiekin komentatzen joan behar dela. Familiako kideak umea hobekien ezagutzen dutenak dira, eta haiek jakingo dute ea umeak etxean lana egiten duen, edo egun guztia kalean edo bideo-jokoetan jolasten pasatzen duen.Gainera askotan ikasle batek kurtso bat gainditzen ez duenean, kejatzen diren lehenengoak gurasoak izan ohi dira, eta egoera hoiek eramaten jakiteak garrantzi handia duela nabarmendu digute
- Umeak: Umeekin erlazionatzeko eta hauei irakasteko ere hainbat tekinka erakutsi dizkigute, eta hauei gu irakasleak garela eta beraiek ikasleak direla argi uzti behar diegu. Ezin dira beraiek izan klasearen kontrola hartzen dutenak, eta ezin diegu adarra jotzen utzi. Ume bakoitzari jarraipen bat egin behar zaiola, eta guztiak berdin tratatzea ezinezkoa dela ere ikasi dugu, guztiak ezberdinak direlako.
- Klaseak: Umeen atentzioa ez galtzeko klase dinamikoak egin behar dira, umeak oso denbora gutxi egoten direlako kontzentraturik. Beste alde batetik metodoa ere aldatu behar da; umeak gauza bat rutinatzat hartzen badutelako, ilusioa galtzen dute. Eta hori ez gertatzeko, gauzak ikasteko forma ugari izan behar dituzu umeak ilusioa ez gatzeko.
- Irakaslea: Irakasle baten hasierak nahiko zailak izaten dira hainbat arrazoi direla eta. Gainera pazientzia asko behar izaten da, batzuetan ikasleak gaizki portatzen direlako, eta kasurik egiten ez dutelako. Klasean sortutako arazoak han utzi behar dira eta ez nahastu zure bizitzarekin bestela txarto pasatuko duzulako. Beste alde batetik umeekin ezin gara oso zorrotzak izan eta animatu egin behar ditugu gauzak ondo egin dituztela esanez. Irakasleak beti ikasten dute bai teknika berriak bai metodologia berriak eta klaseak emateko metodoa alda dezakete urteen poderioz.