Irakasle bat elkarrizketatzeko proposatu zigutenean, beldurra sentitu nuen gorputz osoan zehar, nire bizitzan zehar ez dudalako irakasleekin harreman onik izan. Baina pentsatzen jarri ondoren, gorputz hezkuntzako edo teknologiako irakasleei egitea bururatu zitzaidan, bi asignatura hauek oso gustuko nituelako, eta irakasleekin ere harreman ona izaten nuelako. Beraz, nire antzinako eskolara joan, eta DBH-an zehar izan nituen irakasleen bila abiatu nintzen.
Bertan Marianekin egin nuen topo, nire Teknologiako irakasle ohiarekin. Egia esan, haren klaseetan primeran pasatzen nuen, proiektuak egitea oso dibertigarria iruditzen zitzaidalako, baina aldi berean teknologiaren inguruan asko ikasten nuelako. Eta ni irakaslea izatean, Marian bezalakoa izan nahiko nuke, berak klaseak dinamikoak izatea lortzen du, baina aldi berean ikasleek asko ikasten dute.
Marianek ingeniaritza teknologikoa ikasi zuen, eta onartu zidan, ez zuela inoiz ere irakaslea izango zela pentsatu, baina karrera bukatu ondoren krisia zegoenez, bizitzan aurrera egin ahal izateko irakaskuntzan sartu behar izan zuen. Eta duela 15 urtetik, institutu batetik bestera mugitzen egon da, DBH-n klaseak emanez, eta esperientziaren bidez irakasle hobea bilakatzen.
Bere lehenengo urteak oso zailak izan ziren, batez ere lehenengo 3 hilabeteak. Lana uztekotan egon zen, baina beste irakasleen eta familiaren laguntzarekin, aurrera egitea lortu zuen. Honek guztiak niri ere balioko didala uste dut, egunen batean honelako egoera batean aurkitzen banaiz, aurrerago irtenbide bat dagoela jakiteko
No hay comentarios:
Publicar un comentario