Vistas de página en total

sábado, 18 de octubre de 2014

MAIALEN ETA MIKELEN ARTEKO ELKARRIZKETA

Hasiera batean lan hau nori egitea aukeratzea zaila egin zitzaidan, hainbat irakasle miresgarri izan ditudalako. Baina arazoa zera zen: irakasle horiekin gehienekin tratua galdua nuen edo beste batzuekin zaila egiten zitzaidan kontaktatzea. Beraz, amaieran gertuago dudan irakasle batengana joatea pentsatu nuen.

Koldo Mitxelena institutura gerturatu nintzen historia eta arteko irakaslea den Mikelekin elkarrizketa izateko. Mikelek derrigorrezko bigarren hezkuntza eta batxilergoko irakaslea da nahiz eta niri batxilergoan eman klase. Mikelek eskatu nion lehenengo momentutik baietz esan zidan, gogo guztiekin egiteko prest zegoela. Elkarrizketaren lekua eta ordua zehaztu ondoren, etxerako bidea Mikelen onespenarekin pozik egin nuen.

Gasteizko taberna batean gelditu ginen eta pote eta pintxo batekin batera elkarrizketari ekin genion. Prestatuta nituen galderak gida moduan erabili nituen hasieran baina solasaldiak aurrera egin ahala interesgarriak egin zitzaizkidan gaien inguruan galdetzen hasi nintzen, hala, Mikelek beti kontatzen dituen milaka gertaera interesgarri komentatu zizkidan. 

Elkarrizketaren amaieran hainbat gauza ikasi nituen. Alde batetik, irakasle on batek izan behar dituen ezaugarriak irakasle baten ikuspuntutik zeintzuk ziren ikasi nuen. Beste alde batetik, berak kontatutako egoera zail guztietatik konponbideak nola lortu zituen jakiteak, etorkizunean egoera zailak konpontzeko lagundu dit.

Azkenik, elkarrizketa honekin ikusi dut Mikel aukeratzea oso ideia ona izan dela, Mikel nire irakaslerik onenetarikoa dela baieztatu dudalako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario