Vistas de página en total

jueves, 16 de octubre de 2014

DANA ETA AINTZANEREN ARTEKO ELKARRIZKETA

Lan hau egiterakoan pertsona batetan pentsatu nuen, pertsona hori Aintzane izan zen lehen hezkuntzako 5 eta 6 mailan heziketa fisikoa eman zidan irakaslea. Elkarrizketa lana egiterakoan sentitu nuen atzo bertan eman zitzaizkidala klaseak baina 8-9 urte pasa dira momentu horietatik.

Gehien ezagutzen nauen irakaslea da eta elkarrizketa egiterakoan urduria naizela jakinda asko lagundu zidan urduritasun hori kentzen eta gainera aholku bat eman zidan: Irakaslea izateko urduritasuna eta beldurra atzean ustea hoberena zela eta nireganako segurtasuna edukitzea gakoa zela. 

Eduki genuen elkarrizketan harengan gauza asko ikasi nituen, esate baterako, irakasle lanbidea edozein lanbide bezala alde onak eta txarrak dituela, onak oso onak izanik eta txarrak nahiko gogorrak. Beste aldetik, unibertsitatean asko ikasten dela planifikazioa eta ikastetxe baten funtzionamenduari buruz, baina eguneroko lanean errealitatea desberdina dela. Baita ere esan zidan irakasle formakuntzan asko ikasten dela baina formakuntza ez dela han amaitzen eguneroko lanean baizik, bizitzako esperientzian eta gainditutako arazoetan formakuntzak jarraitzen duelako. 

Irakasleen stress-ari buruz ere galdetu nion eta haren erantzuna sinplea izan zen: Irakasle lanbidean stress-a bai sortzen dela baina laneko arazoak eta ikasleeko arazoak alde batera utzi behar ditugula, laneko kontuan lanean utziz. 

Galdera gehiago egin nizkion eta arritu ninduena izan zen haren metodologia. Metodologia sarritan ikastetxeak berak ezartzen zuela esan zidan baina momentuan momentuko ikasle taldearen arabera metodologi hori aldatu behar izaten zuela.

Oso gustura egon nintzen azkenean elkarrizketa egiten eta Aintzane nire irakaslerik onena zela kontuan hartuta pentsatu nuen berarentzako irakasle ona zer zen galdetzea. Harridurazko aurpegia jarri zidan baina azkenean bere hitzak hauek izan ziren:Irakasle on bat izateko taldeak funtzionatzea eta bere helburuak betetzea lortu behar du.

Badakit etorkizunean lehen hezkuntzako heziketa fisikoko irakaslea bihurtuko naizenean, hark erakutsitako aholku guztiak erabiliko ditudala eta espero dut hezi egindo ditudan umeak nik Aintzane maite dudan bezala maitatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario