Vistas de página en total

jueves, 23 de octubre de 2014

MOTIBAZIOA

Gure gaia motibazioa hezkuntzaren arloan aztertzean datza. Gaia jorratzeko hainbat ideia kontuan hartu behar ditugu, esate baterako, jakintsu batek gure gaiari buruz jakin behar duen gauzen zerrenda bat egin dugu:
  • Zer da motibazioa
Motibazioaren arloan hainbat definizio aurkitu ditugu, baina gure ustez egokiena web-orri honetan dagoela uste dugu, izan ere, hobekien ulertzen dena baita.

  • Nor motibatu
Lan honetan, motibazioa gela barruan dagokionari erreparatu diogu, horregatik ikasle eta irakasleetan pensatu dugu.

  • Zergatik motibatu eta nola
Gela barruan zergatik motibatu behar zaien ikasleei eta nola egin daiteken bideo honetan aurkitu dugu. 01:23 minututik 04:30 minutura.



  • Zer egoeratan motibatzeko
1.Ikasleak

2.Irakasleak
Hauek biak motibatzeko egoerak pentsatu egin ditugu.

  • Motibatzeko metodoak eta jarduerak
Motibatzeko metodoen barruan bideo hau aurkitu dugu. 03:50 minututik 08:06 minutura. Aldiz, motibatzeko jarduerari dagokionez, 20:00 minututik 23:00 minutura.




  • Umeak positiboki erreforzatzeko moduak
Umeak erreforzatzeko bideo honetan agertzen diren moduak egokiak direla pentsatu dugu.




domingo, 19 de octubre de 2014

IRAKASLEA IZATEKO....


Make your own mind maps with Mindomo.

Elkarrizketak egin ostean,  irakaslearen lana pentsatzatzen genuena baino zailagoa zela konturatu ginen. Orduan bakoitzak ikasitakoa taldekideekin partekatu genuen, eta konturatu ginen irakasle bakoitzak teknika ezberdinak dituela bere klaseak planifikatzeko eta bere ikasleak kontrolatzeko. 

Mindomo bat egin dugu guztiok ikasi ditugun gauzekin, eta behean azalduko dugu:

- Familiak: Familiekin izan behar den erlazioak berebiziko garrantzia duela esan digute, eta umeen eboluzioa beraiekin komentatzen joan behar dela. Familiako kideak umea hobekien ezagutzen dutenak dira, eta haiek jakingo dute ea umeak etxean lana egiten duen, edo egun guztia kalean edo bideo-jokoetan jolasten pasatzen duen.Gainera askotan ikasle batek kurtso bat gainditzen ez duenean, kejatzen diren lehenengoak gurasoak izan ohi dira, eta egoera hoiek eramaten jakiteak garrantzi handia duela nabarmendu digute

- Umeak: Umeekin erlazionatzeko eta hauei irakasteko ere hainbat tekinka erakutsi dizkigute, eta hauei gu irakasleak garela eta beraiek ikasleak direla argi uzti behar diegu. Ezin dira beraiek izan klasearen kontrola hartzen dutenak, eta ezin diegu adarra jotzen utzi. Ume bakoitzari jarraipen bat egin behar zaiola, eta guztiak berdin tratatzea ezinezkoa dela ere ikasi dugu, guztiak ezberdinak direlako.

- Klaseak: Umeen atentzioa ez galtzeko klase dinamikoak egin behar dira, umeak oso denbora gutxi egoten direlako kontzentraturik. Beste alde batetik metodoa ere aldatu behar da; umeak gauza bat rutinatzat hartzen badutelako, ilusioa galtzen dute. Eta hori ez gertatzeko, gauzak ikasteko forma ugari izan behar dituzu umeak ilusioa ez gatzeko.

- Irakaslea: Irakasle baten hasierak nahiko zailak izaten dira hainbat arrazoi direla eta. Gainera pazientzia asko behar izaten da, batzuetan ikasleak gaizki portatzen direlako, eta kasurik egiten ez dutelako. Klasean sortutako arazoak han utzi behar dira eta ez nahastu zure bizitzarekin bestela txarto pasatuko duzulako. Beste alde batetik umeekin ezin gara oso zorrotzak izan eta animatu egin behar ditugu gauzak ondo egin dituztela esanez. Irakasleak beti ikasten dute bai teknika berriak bai metodologia berriak eta klaseak emateko metodoa alda dezakete urteen poderioz.

sábado, 18 de octubre de 2014

MAIALEN ETA MIKELEN ARTEKO ELKARRIZKETA

Hasiera batean lan hau nori egitea aukeratzea zaila egin zitzaidan, hainbat irakasle miresgarri izan ditudalako. Baina arazoa zera zen: irakasle horiekin gehienekin tratua galdua nuen edo beste batzuekin zaila egiten zitzaidan kontaktatzea. Beraz, amaieran gertuago dudan irakasle batengana joatea pentsatu nuen.

Koldo Mitxelena institutura gerturatu nintzen historia eta arteko irakaslea den Mikelekin elkarrizketa izateko. Mikelek derrigorrezko bigarren hezkuntza eta batxilergoko irakaslea da nahiz eta niri batxilergoan eman klase. Mikelek eskatu nion lehenengo momentutik baietz esan zidan, gogo guztiekin egiteko prest zegoela. Elkarrizketaren lekua eta ordua zehaztu ondoren, etxerako bidea Mikelen onespenarekin pozik egin nuen.

Gasteizko taberna batean gelditu ginen eta pote eta pintxo batekin batera elkarrizketari ekin genion. Prestatuta nituen galderak gida moduan erabili nituen hasieran baina solasaldiak aurrera egin ahala interesgarriak egin zitzaizkidan gaien inguruan galdetzen hasi nintzen, hala, Mikelek beti kontatzen dituen milaka gertaera interesgarri komentatu zizkidan. 

Elkarrizketaren amaieran hainbat gauza ikasi nituen. Alde batetik, irakasle on batek izan behar dituen ezaugarriak irakasle baten ikuspuntutik zeintzuk ziren ikasi nuen. Beste alde batetik, berak kontatutako egoera zail guztietatik konponbideak nola lortu zituen jakiteak, etorkizunean egoera zailak konpontzeko lagundu dit.

Azkenik, elkarrizketa honekin ikusi dut Mikel aukeratzea oso ideia ona izan dela, Mikel nire irakaslerik onenetarikoa dela baieztatu dudalako.

viernes, 17 de octubre de 2014

NAIARA ETA JUANJOREN ARTEKO ELKARRIZKETA

Lana aurkeztu zenuenean, ez zitzadan asko gustatu, oso lan zaila iruditu zitzaidalako, lehenik, irakasle bat aukeratu behar nuen, konfidantza pixka bat izanda, eta niretzat importantzia handia izan zuena.

Pentzatzen hasi nintzen eta azkenenan, Juanjo aukeratu nuen. Berarekin klaseak ez nautelako bakarrik elkartzen. Berarekin nire bizitza aldatu didaten bi esperientzia ere konpartitu ditut bi azken udetan.

Juanjo, DBHko lehen eta bigarren mailako irakaslea da, La Salle Bilbao ikastetxtean, horrez gain La Salleko anaia da duela urte asko. Euskadiko La Salle eta beste ikastetxe ezberdinetan egon da, kurtso desberdinei ematen eta kargu ezberdinak izanda.

Klasea eman zidanean ez nuen asko gustoko, oso zorrotza zelako gurekin. Urteak pasa eta gero bere buruaz ahazen hasi nintzen. Baina denbora pasa eta gero, konturatu nintzen, berari esker, asko aurreratu nuela.

Elkarrizketa oso interesgarria iruditu zait, bere hasierak ez nekizkidalako, eta harrigarria iruditu zait, nola 13 urteko ume bat, La Salle anaia izateko erabaki eta formakuntza egiten nola hasi zen.

Harrigarria iruditu zait ere, nola aldatzen ari dira gauzak ikastetxean, nola teknologia berriak sartzen ari dira eta liburuak pixkana desagertzen. Eta nola azterketak bere bailoa galtzen ari direla eta ebaluatzeko modu berriak dituztela.

Amaitzeko esan, elkarrizketa mota hauek zailak izan arren oso garrantsitsuak direla, zuk ikasten ari zarena delako, eta beste pertsona baten esperientziak jakitea oso garrantsitsua dela uste dut, besteengan asko ikasi ahal dugulako.

jueves, 16 de octubre de 2014

DANA ETA AINTZANEREN ARTEKO ELKARRIZKETA

Lan hau egiterakoan pertsona batetan pentsatu nuen, pertsona hori Aintzane izan zen lehen hezkuntzako 5 eta 6 mailan heziketa fisikoa eman zidan irakaslea. Elkarrizketa lana egiterakoan sentitu nuen atzo bertan eman zitzaizkidala klaseak baina 8-9 urte pasa dira momentu horietatik.

Gehien ezagutzen nauen irakaslea da eta elkarrizketa egiterakoan urduria naizela jakinda asko lagundu zidan urduritasun hori kentzen eta gainera aholku bat eman zidan: Irakaslea izateko urduritasuna eta beldurra atzean ustea hoberena zela eta nireganako segurtasuna edukitzea gakoa zela. 

Eduki genuen elkarrizketan harengan gauza asko ikasi nituen, esate baterako, irakasle lanbidea edozein lanbide bezala alde onak eta txarrak dituela, onak oso onak izanik eta txarrak nahiko gogorrak. Beste aldetik, unibertsitatean asko ikasten dela planifikazioa eta ikastetxe baten funtzionamenduari buruz, baina eguneroko lanean errealitatea desberdina dela. Baita ere esan zidan irakasle formakuntzan asko ikasten dela baina formakuntza ez dela han amaitzen eguneroko lanean baizik, bizitzako esperientzian eta gainditutako arazoetan formakuntzak jarraitzen duelako. 

Irakasleen stress-ari buruz ere galdetu nion eta haren erantzuna sinplea izan zen: Irakasle lanbidean stress-a bai sortzen dela baina laneko arazoak eta ikasleeko arazoak alde batera utzi behar ditugula, laneko kontuan lanean utziz. 

Galdera gehiago egin nizkion eta arritu ninduena izan zen haren metodologia. Metodologia sarritan ikastetxeak berak ezartzen zuela esan zidan baina momentuan momentuko ikasle taldearen arabera metodologi hori aldatu behar izaten zuela.

Oso gustura egon nintzen azkenean elkarrizketa egiten eta Aintzane nire irakaslerik onena zela kontuan hartuta pentsatu nuen berarentzako irakasle ona zer zen galdetzea. Harridurazko aurpegia jarri zidan baina azkenean bere hitzak hauek izan ziren:Irakasle on bat izateko taldeak funtzionatzea eta bere helburuak betetzea lortu behar du.

Badakit etorkizunean lehen hezkuntzako heziketa fisikoko irakaslea bihurtuko naizenean, hark erakutsitako aholku guztiak erabiliko ditudala eta espero dut hezi egindo ditudan umeak nik Aintzane maite dudan bezala maitatzea.

martes, 14 de octubre de 2014

ASIER ETA MARIANEN ARTEKO ELKARRIZKETA

Irakasle bat elkarrizketatzeko proposatu zigutenean, beldurra sentitu nuen gorputz osoan zehar, nire bizitzan zehar ez dudalako irakasleekin harreman onik izan. Baina pentsatzen jarri ondoren, gorputz hezkuntzako edo teknologiako irakasleei egitea bururatu zitzaidan, bi asignatura hauek oso gustuko nituelako, eta irakasleekin ere harreman ona izaten nuelako. Beraz, nire antzinako eskolara joan, eta DBH-an zehar izan nituen irakasleen bila abiatu nintzen.

Bertan Marianekin egin nuen topo, nire Teknologiako irakasle ohiarekin. Egia esan, haren klaseetan primeran pasatzen nuen, proiektuak egitea oso dibertigarria iruditzen zitzaidalako, baina aldi berean teknologiaren inguruan asko ikasten nuelako. Eta ni irakaslea izatean, Marian bezalakoa izan nahiko nuke, berak klaseak dinamikoak izatea lortzen du, baina aldi berean ikasleek asko ikasten dute.

Marianek ingeniaritza teknologikoa ikasi zuen, eta onartu zidan, ez zuela inoiz ere irakaslea izango zela pentsatu, baina karrera bukatu ondoren krisia zegoenez, bizitzan aurrera egin ahal izateko irakaskuntzan sartu behar izan zuen. Eta duela 15 urtetik, institutu batetik bestera mugitzen egon da, DBH-n klaseak emanez, eta esperientziaren bidez irakasle hobea bilakatzen.

Bere lehenengo urteak oso zailak izan ziren, batez ere lehenengo 3 hilabeteak. Lana uztekotan egon zen, baina beste irakasleen eta familiaren laguntzarekin, aurrera egitea lortu zuen. Honek guztiak niri ere balioko didala uste dut, egunen batean honelako egoera batean aurkitzen banaiz, aurrerago irtenbide bat dagoela jakiteko

domingo, 12 de octubre de 2014

JONEN ETA MAITEREN ARTEKO ELKARRIZKETA

Maite izan dudan irakasle onena izan da, egia esan ez dut inoiz oso harreman onik izan irakasleekin baina Maite berezia izan zen niretzat. Bera ingeleseko irakaslea da lehen hezkuntzako lehen zikloan eta asignatura hori ez zait asko gustatzen eta hari esker ingelesa apur bat gehiago apresiatzea lortu dut. Haren klaseak oso dinamikoak dira eta beti jolasak egiten geunden eta abesten orduan oso entretenigarriak ziren.

Harekin kontaktatzeko eskolara joan nintzen eta bere zenbakia eskatu nion zuzendariari eta ondoren Whatsaparen bidez idatzi nion geratzeko. Elakrrizketa taberna batean egin genuen garagardo bat hartzen eta hainbat gauza interesgarri kontatu zizkidan. Hasieran elkarrizketaz kanpoko hainbat gauza galdetu nizkion eta ordu erdiz egon ginen gauzak kontatuz.

Elkarrizketa hasi eta berehala oso gauza interesgarri bat kontatu zidan, haren ustez hezkuntza sistemarik onena Finlandakoa zela eta horrek apur bat harritu ninduen baina ondoren azaldu zidan han irakasleek hartzen dituztela erabaki guztiak ez hemen bezala. Horretaz aparte ere galdetu nion ea amen ikuspuntutik irakasle guztiak lan hori egiteko prest dauden eta haren erantzuna oso sakonera ailegatu zitzaidan izan ere berak zioen irakasle askok lan hori aukeratu zutela opor eta diru asko irabazten zelako eta horrek asko pentsatsera bultzat ninduen. Amaieran disziplinari buruz hitz eginez duela urte asko DBHn lan egiten zegoen bitartean ikasle problematiko batekin izan zuen esperientzia kontatu zidan.

Maitek orain klaseetan umeekin erabiltzen dituen teknika asko irakatsi zizkidan eta uste dut etorkizunean irakasle naizenean teknika horiek erabili ditzakedala baina argi dago beste teknika berritzaileak agertuko direla, baina egia da, askotan ,teknika batzuk beti funtzionatzen dutela.

Oso elkarrizketa interesgarria eta polita iruditu zitzaidan eta asko gustatu zitzaidan zuela denbora luze ikusi gabe nuen irakasle maitagarri hori ikustea. Gainera hain gustora egon ginenez beste egun batean berriro hitz egiteko geratu ginen eta denbora hori beste gauza batzuk galdetzeko aprobetzatuko dut.

HEZKUNTZAREN ATZERAPAUSUA

LOMCE-ri buruz asko hitz egin da azken 2 urte hauetan, haren helburuak zeintzuk izango diren zehaztuz. Erreforma honek gure eta gure ondorengoen etorkizuna aldatuko duenez lana bere inguruan egitea pentsatu dugu, hau egitean LOMCEren inguruan informazioa bilatu dugu eta horrela hainbat gauza berri ikasi ditugu.

Lan hau egiterakoan konturatu gara gobernuak gizartea banandu nahi duela modu zorrotz batean. Hau da, gure gizartea bi multzotan sakabanatzea nahi dute:`Azkarrak eta tuntunak´, lege honek azterketak pasatzen dituztenei sari moduan unibertsitatera joateko aukera ematen die eta egiten ez dutenei heziketa ziklo batera joatera behartuko die. Horrela etorkizunean unibertsitatera joan direnak gorago egongo dira gradu bat egin dutenak baino eta horrela gizartea mailatan zatituko da.

Legearen beste aldaketa sakon bat, erkidegoen hizkuntzen mesprezua da. Eskolak ezin izango dute materia osoa haien hizkuntzan irakatsi, gaztelaniaz izan beharko da eta hizkuntza hauek hirugarren plano batera eramango ditu, hau da, hautazkoak izango dira.

Gure ustez erreforma honek ez dauka zentzurik, ez dugu uste hau egiterakoan gure hezkuntza hobetuko denik, kontrakoa, hezkuntzak atzera egingo du denboran eta kaskarragoa izatera eramango du. Gainera, gure etorkizuna arriskuan jartzen du, beraz, bere kontra egiteko gogoak piztu ditu gugan, kaleetara manifestatzera bultzatu gaitu gure eskubidea den hezkuntza doain eta duin batengatik.

LOMCE-ren legeari buruz hitz egiteko hainbat iturri erabili ditugu informazioa ateratzeko esate baterako, gobernuak idatzi zuen PDF lanetatik eta ikusi genituen bideo batzuetatik.

Gaur egun manifestazioak etengabe ikusten ditugu kaleetan gure eskubideeak defendatu nahian eta azken bi urte hauetan LOMCE-ren manifestazio asko egon dira, horregaitik eta interesgarria iruditu zaigulako gai hau ikertu nahi izan dugu.Nahiz eta, gai hau luzea eta pisuduna izan helburuak ulertzea eta informazio gehiago jakitea lortu dugu.

ROUSSEAUREN IDEOLOGIA GAUR EGUNERA APLIKATUTA

Historian zehar egon diren hezkuntza proposamen ugari aztertu ondoren, 1763 urtean, “Emilio edo heziketaz” nobelan Rousseauk adierazten duen hezkuntza sisteman oinarrituz, hezkuntza sistema abangoardista bat proposatu nahiko genuke, eta ahal den neurrian, gure klaseetan aplikatu.


Berak, naturaren bidez ikasleei erakutsi behar zela uste zuen, hau da, ikaslea basora eramanez, eta han bere zentzumenak garatuz, klasean egongo balitz baino gehiago ikasiko zuela. Guk aldiz, bitarteko hezkuntza sistema bat erabili nahiko genuke irakasleak garenean.Klase teorikoak ematea beharrezkoa dela ulertzen dugu, baina teorian ikasitako hau praktikan jarriz, askoz ere modu azkarrago eta eraginkor batean ikasten dela uste dugu.
Adibidez, klasean zuhaitz motak ikasi ondoren, kalera ateratzea, eta beraien zentzumenen bidez zuhaitz mota ezberdinak ikusi, usaindu eta ukitzearekin, zuhaitz desberdinen izenak ikastea, eta hauek desberdintzea askoz ere errazagoa egingo zitzaien.


Gainera, metodo honekin umeak kalera ateratzea, korrika egitera eta ingurumenarekin erlazionatzera bultzatzen ditugu, eta modu honetan, nahiz eta konturatzen ez diren, etengabeko kirola egiten egongo lirateke. Beraz, kirolak gure klaseetan inplementatzeko metodo paregabea da.
Guri guzti hau gure klaseetan aplikatzea gustatuko litzaiguke, modu honetan umeei errutinatik ateratzen lagunduko genielako, kalera ateratzera eta kirola egitera bultzatuz, eta aldi berean, berain hezkuntzarako ere paregabea izango zelako.


Taldekideei gure ideia proposatu diegunean, oso originala iruditu zaie, ez zutelako uste Rouseauren metodoak gaur egungo hezkuntzan aplikatzea posiblea izango zenik. Baina alde teorikoa eta praktikoa uztartuz, posiblea izango zela konturatu dira, eta beraiek irakasleak izatean, halako zerbait egitea ez dute baztertu.


LOMCE: LEGE ORGANIKOAREN ERREFORMA

Gaur egun, gure hezkuntza sistemak akatsak ditu. Espainiako gobernuak akats hauek zuzentzeko LOE legearen erreforma proposatu du. Lege hau duela bizpahiru urte egin zen baina aurten jarriko da martxan.Gobernuan indarrean dagoen partidu politikoak proposatu du, hau da, PP-k, espezifikoki hezkuntza, kultura eta kirol ministroak, hau da, Wert-ek. Erreforma honekin, ikasleen baldintzak hobetu nahi dituzte, haien talentuak espresatzeko eta bakoitzak bere garapen pertsonal zein profesionala berdintasunean jorratzeko.

LOMCE ren helburuak oso politak dirudite, baina hauek aurrera eramateko metodoak ez dira batere onargarriak. Zentralizazioa da haien helburuetako bat, honek Espainiaren hezkuntzaren kontu guztiak Madrilek kontrolatzea dakar, eta honekin batera, autonomien gutxiespena, bakoitzaren ebaluazio, programa eta eskubideak zehaztuko dituelako Madrilek. Ikastetxeen autonomia sustatzeko, ikastetxeko zuzendariak izango du erabakiak hartzeko botere osoa, hau da, guraso ikasle eta eskola kontseiluak ezin izango dute hezkuntzan parte hartu.

Ikasketak ikasleen %26,5 ak uzten ditu. Ehuneko tasa hau jaisteko erreforma honek pertsonalizatutako arreta proposatzen du, honekin batera materien berriketa dakar eta baita atzerriko hizkuntzaren hobetzea ere:

Lehen hezkuntza ez da gaur egun zatituta dagoen moduan zatituta egongo, ez dira hiru urteko bi ziklo izango, urte bakoitza libreki joango da. Hirugarren eta seigarren mailan errebalidak egongo dira umeak gai edo ez gai diren jakiteko. Lehendabizikoa autonomia erkidegoek arautuko dute, eta bigarrena, berriz, Espainiako Hezkuntza Ministerioak. Ikasgaiak hiru zatitan zatituko dira: enborrekoak, espezifikoak eta erkidego bakoitzak erabaki beharrekok. Enborreko ikasgaia izango de Erlijioa edo bere alternatiba den Gizarte eta kultura balioen ikasgaiaren artean bat aukeratu beharko du umeak. 4. mailan herritartasun ikasgaia desagertuko da. Erkidegoko hizkuntza eta haren literatura gutxietsi egiten dituzte hautazko bihurtzen eta haien ordez atzerriko hizkuntza izango dena jarriz. Artearen hezkuntza hautazkoa izango da baita ere.

Derrigorrezko bigarren hezkuntzan errebalida laugarren mailan kokatuko da eta Espainiako Hezkuntza Ministerioak eramango du aurrera. Bi bloketan zatituta egongo da bata lehenengo mailatik hirugarrenera eta laugarren maila. Ikasgaiak LH moduan hiru zatitan zatitzen dira, enborrekoak, espezifikoak eta erkidego bakoitzak erabaki beharrekoak. 2.mailan herritartasun materia berriz ere desagertuko da eta laugarren mailan bi matematiken artean aukeratu beharko dute, bata ikasketa akademikoari zuzendua eta bestea irakaskuntza aplikatuari zuzendua. Hala, bi laugarren maila ezberdin lortuz, bata Batxilergora begira eta bestea Erdi mailako hezkuntza-ziklora begira. 4. mailan egingo den errebalida pasatzen ez duenari Oinarrizko Lanbide Heziketara joateko aukera emango zaio.

Batxilergoan, hiru modalitate aurkeztuko dira: Zientziak (biologiko zein teknologikoa), Gizarte zientziak eta Artea. Hiru bloke daude ikasketetan aurreko bien antzera. Amaieran errebalida bat egingo da selektibitatearen ordez eta unibertsitatera sartzeko azterketa unibertsitateak berak egingo du.

Lanbide heziketa titulu akademikoa izateaz titulu profesionala izatera pasako da. Hiru heziketa ziklo mota egongo dira: Oinarrizkoa, Erdi mailakoa eta Goi mailakoa. Oinarrizkoa laugarren mailako azterketa pasatu ez dutenek osatzeko aukera izango dute, Erdi mailakoa azterketa hori pasatu ondoren aukeratu ahalko dute eta Goi mailakoa Erdi maila egin eta gero edo Batxilergoa egin eta gero burutu dezakete.

Orain arte erabilitako teknologia asko garatuko da irakasle zein ikasleek erabil dezaten haien arteko komunikazioa hobe dezan.

Aurrekoa guztiaz aparte, oso puntu garrantzitsua sexuen arteko ezberdintasuna da. Gobernuak sexu bereizketa duten ikastetxeei diru laguntzak eskainiko dizkie.

Azkenik esan beharra dago lege honek pribatizazioa bultzatzen duela, diru publikoarekin ikastetxe pribatuak egingo direlako. Ikasleen lehia ere sustatuko du beken eskaintzaren jaitsiera izugarrizkoa izango delako. Hezkuntza, lege hau aplikatu ondoren, dohain izateari utziko dio baita ere. 


LOMCE den lege hau ikertzean hainbat gauza ikasi ditugu, alde batetik gure gobernuak denboran atzera egiteko nahia duela ikusi dugu, ezaugarri asko Frankoren garaiko hezkuntzarenak baitira. Honekin lortu nahi dutena, hezkuntzan herriaren boterea gutxitzea da, horrela haiek nahi duten moduan heziko dituzte haurrak etorkizunean lanbidearen merkatuan sartzeko. Gobernuak ez du indibiduoan pentsatzen, hau da ez du pertsonaren etorkizun duinean pentsatzen, estatuaren ekonomian baizik.

Beste alde batetik, gure begiak ireki ditu, hezkuntza sistema nolakoa den eta nolakoa izan beharko zen erakutsi digu, eta baita gure etorkizuna nolakoa izango den ere. Eta honekin gure eta gure ondorengoen hezkuntza duin eta doain bategatik borrokatzeko beharra piztu du gugan.

MARIA ETA EDUARDOREN ELKARRIZKETA

Elkarrizketa lana egitearen ideia planteatu zigutenean nik ez neukan oso argi nori egongo nioke horrelako elkarrizketa bat, izan ere, elkarrizketa honetan, klasean ematen diren edukiaz aparte beste gauza askori buruz galdetu behar izango nioke. Azkenean Eduardon pentsatu nuen, ez neukan konfiantza askorik berarekin beti errespetu handiz begiratu izan nuen pertsona bat baitzen.

Eduardo Ochoa de Aspuru 53 urteko Jesús Obrero ikastetxean irakaslea da. Leioan ikasi zuen biologia eta orain DBHn eta Batxilergoan ematen ditu klaseak. Klaseak urte bat bakarrik eman zizkidan, Marianistas eskolan egon zen denboraldi batean. Elkarrizketa hasieran pixkat formala hasi zen, baina denbora joan ahala egoera erosoa bihurtu zen eta farreak ere bota genituen, nahiz eta Eduardo gogoratzen dudan irakasle serioetariko bat iruditu.

Elkarrizketa egin eta gero, esan dezaket bere 'benetazko' aldea ezagutu dudala, hau da, irakasle-ikasle erlaziotik at, eta deigarria iruditu zait berarekin barrera hori pasatu izana. Oso esperientzia ona izan dela esan dezaket, izan ere, nire buruan nituen galdera asko galdetzeko aukera ikusi dudanean dudarik gabe egin dudalako, adibidez, bere irakasleez hitz eginez eta bere ikasle esperientziaz hitz eginez, irakaskuntzan zelan aldatu diren gauzez konturatu naiz. Beste alde batetik pil-pilean dagoen gaiez ere hitz egin dugu, pixkat formalagoak diren gaiez hain zuzen, esate baterako LOMCE legeaz.

Bukatzeko, esan beharra daukat bere hitzetan somatu egin nuela nolabaiteko poza bere lanari dagokionez, izan ere, lanbide hau maitatu behar dela esan zidalako eta irakasle izatearen alde onak, alde txarrak gainditzen dituela patxadaz.

GOR-MUTUEN HEZKUNTZAREN ARLOAN IKERTUZ

Hasteko uste dugu garrantzitsua dela gor-mutu bat zer den azaltzea. Gor- mutu den pertsona bat, ezin du hitz egin ezta entzun, bere entzumena eta mintzamena galdu edo garatu ez dutelako.

Hauek zeinuekin komunikatzen dira, eta alfabeto propioa dute, hurrengo argazkian erakutsiko dizuguna:




Gormutuen alfabetoa


Geure kasuan, gai honi buruz badaukagu adibide hurbila, izan ere biak ezagutzen dugulako kasuren bat. Naiararen kasuan bere lagun baten gurasoak gormutuak direnak ezagutzen ditu, eta Maríaren kasuan, bere gurasoen lagun batzuen semea gormutua ere dena ezagutzen du. Hau izan da ikertzera eraman gaituena gai honi buruz, oso gertu daukagulako baina gutxi dakigulako honi buruz.

Naiararen kasuan, bere lagunaren gurasoak arazo asko izan dituzte ikasteko. Txikiak zirenetik, ikastetxe pribatuetara joan izan behar dira, eta hauek ere aurkitzeko arazoak izan zituzten, ikastetxe askok ez dituztelako pertsona gormutuak laguntzeko jende egokia kontratatzen. Esan beharra dago ere, arazorik gabeko pertsona bat, ez badaki zeinuetako alfabetoa oso zaila daukala pertsona hauekin komunikatzea. Nire kasuan, haien etxera noanean zailtasun asko ditut beraiekin komunikatzeko, haiek saiatzen dira hitzen bat esaten, baina gehienetan bere alaba esan behar dit zer esan nahi didaten eta nire erantzuna haiei zeinuen bidez esan.

Hau, berarentzat batzuetan zaila izan da, bere alaba ondo entzuten eta hitz egiten duelako, eta garatzeko bere familiako beste kideak lagundu behar izan diote. Eta bere gurasoekin hitz egiteko haien zeinuak eta espresioak ikasi behar izan dituelako.

Mariaren kasuan, Marcosen adibidea ezagutzen du. Marcos 12 urteko mutila da eta txikia nintzenetik ezagutzen dut, nire gurasoak bere gurasoen lagunak izan direlako betidanik. Hasieran, txikia nintzela ez nuen ulertzen zergatik ez zen klasera joaten ni bezala eta zergatik ez zituen egiten nik egiten nituen jarduera berdinak klasean, izan ere, ezin izan zen joan gainerako umeak joaten ginen ikastetxeetara, gor-mutuentzako materialak eta irakasleak eskasak zirelako. Geroago, handiagoa nintzenean, konturatu nintzen bere gaitasunak mugatuak zituela gor-mutua zelako.

Berarekin egon naizen momentu guztietan bere gurasoekin ere egon behar izan naiz, berarekin komunikatzeko zailtasun handiak aurkitzen nituelako. Orain teknologia dela eta komunikazioa askoz errazagoa da berarekin, baita Marcos heziketa izatearen arloan ere.

Bukatzeko, esan beharra dago lan hau egitean ezagutzen ez genituen gor-mutuen hezkuntzaren arlo batzuk ezagutu ditugula, adibidez, gero eta errazagoa dela gor-mutu batentzat ikastetxe apropos bat aurkitzea, baita gurasoentzat laguntza moduko gidak existitzen direla, adibidez, hemen aurkitu dugun gidan gor-mutua den ume bat etxean nola hezi dezakezun azaltzen dizu, aholkuak emanez.

domingo, 5 de octubre de 2014

'LA EDUCACIÓN PROHIBIDA'

Gaur egun, hezkuntzaren arloan, aditu askok kritika egiten diote daukagun hezkuntza sistemari, kritika asko negatiboak dira, baina badaude positiboak ere. Kritika hau ‘La educación prohibida’ filman islatzen da, izan ere, bertan gaur egungo hezkuntza sistemari buruz hitz egiten dute irakasle eta aditu askok. Filmean hainbat hezkuntza eredu desberdin ikusi ditzakegu, eredu tradizionaletik hasita, pentsaera kritikoa garatzera eramaten duten ereduekin bukatuz. Bestalde, filman jorratzen diren gai garrantzitsu batzuk, eskolan ematen diren ereduak ebaluatzeko edota irakasleen eta gurasoen eragina dira beste askoren artean.

Filmean zehar hainbat adituk ematen dute iritzia gaiaren inguruan, baina batez ere, Jordi Hurtadoren jarrera gustatu zaigu. Hark adierazten du, denboraren poderioz umeek ikasketekiko ilusioa galtzen dutela eta hau defendatzeko argudioak ematen ditu. Bere ustez, umeak ez lirateke adinaren arabera banandu behar, guztiek ez bait dute ahalmen berdina, eta honek ikasle bakoitzak bere gaitasunak guztiz garatzea ekiditen du. Bestalde, hainbeste pertsonako gelak osatzeak, ez dio irakasleari ikasle bakoitza hurbiletik aztertzen uzten, ikasle bakoitzari material eta denbora berdina eskaini behar dielako.Talde handiegiak osatzeak ere beste arazo bat dakar, guztietara heltzeko irakasketa metodo bakarra irakurtzea dela, honek irakasleek klaseak teorikoegiak egitera behartzen ditu, eta honek ikasleen interesa galtzea eragiten du.

Alde batetik, irakasleak zorroztasun desegokia erakusten duenean umeengan hezkuntza metodo tradizionaletik oso gertu ikusten da, esate baterako, umeei ixilik egoteko esaten dietenean edo ez mugitzeko tokitik umeentzat eragin txarra suposatzen dela diote askok, baina bestalde, esan beharra dago zorroztasun pixka bat gabe umeak ez dituztela irakaslea errespetatuko eta hauek, ondorioz, hezkuntza desegokia jasoko dute. Beste alde batetik, film honen bitartez ikusi dezakegu hezkuntza sistemak munduko herrialde askotan huts egiten duela, eta hortik agertzen dira arazo ohikoenak, adibidez, eskola-porrota.

Pelikulan egiten diren kritikak web orri hauetan ere aurkitu ditugu:

Lehenengoan, alde batetik, gure hezkuntza sistema nolakoa den azaltzen digu. bere gorabehera guztiekin.Beste alde batetik, sistema honen akatsak plazaratzen dizkigu, adibidez, oso ondo kritikatzen du guztiok berdinak garenaren falazia.

Bigarrenak, lehenengoaren antzera, hasieran gure hezkuntza sistema nolakoa den garatzen du. Baina gero, sistema hau nolakoa izan beharko litzateke azaltzen du eta baita beste herrialde bateko (Finlandiako) hezkuntza sistema azaldu eta adibidetzat jartzen du.

Beste alde batetik, orrialde honetan filmaren contra egiten du Susana di Pietrok, esanez askotan hezkuntzaren arazoa politikarekin nahasten dela, beste gauza askoren artean.