Vistas de página en total

domingo, 12 de octubre de 2014

LOMCE: LEGE ORGANIKOAREN ERREFORMA

Gaur egun, gure hezkuntza sistemak akatsak ditu. Espainiako gobernuak akats hauek zuzentzeko LOE legearen erreforma proposatu du. Lege hau duela bizpahiru urte egin zen baina aurten jarriko da martxan.Gobernuan indarrean dagoen partidu politikoak proposatu du, hau da, PP-k, espezifikoki hezkuntza, kultura eta kirol ministroak, hau da, Wert-ek. Erreforma honekin, ikasleen baldintzak hobetu nahi dituzte, haien talentuak espresatzeko eta bakoitzak bere garapen pertsonal zein profesionala berdintasunean jorratzeko.

LOMCE ren helburuak oso politak dirudite, baina hauek aurrera eramateko metodoak ez dira batere onargarriak. Zentralizazioa da haien helburuetako bat, honek Espainiaren hezkuntzaren kontu guztiak Madrilek kontrolatzea dakar, eta honekin batera, autonomien gutxiespena, bakoitzaren ebaluazio, programa eta eskubideak zehaztuko dituelako Madrilek. Ikastetxeen autonomia sustatzeko, ikastetxeko zuzendariak izango du erabakiak hartzeko botere osoa, hau da, guraso ikasle eta eskola kontseiluak ezin izango dute hezkuntzan parte hartu.

Ikasketak ikasleen %26,5 ak uzten ditu. Ehuneko tasa hau jaisteko erreforma honek pertsonalizatutako arreta proposatzen du, honekin batera materien berriketa dakar eta baita atzerriko hizkuntzaren hobetzea ere:

Lehen hezkuntza ez da gaur egun zatituta dagoen moduan zatituta egongo, ez dira hiru urteko bi ziklo izango, urte bakoitza libreki joango da. Hirugarren eta seigarren mailan errebalidak egongo dira umeak gai edo ez gai diren jakiteko. Lehendabizikoa autonomia erkidegoek arautuko dute, eta bigarrena, berriz, Espainiako Hezkuntza Ministerioak. Ikasgaiak hiru zatitan zatituko dira: enborrekoak, espezifikoak eta erkidego bakoitzak erabaki beharrekok. Enborreko ikasgaia izango de Erlijioa edo bere alternatiba den Gizarte eta kultura balioen ikasgaiaren artean bat aukeratu beharko du umeak. 4. mailan herritartasun ikasgaia desagertuko da. Erkidegoko hizkuntza eta haren literatura gutxietsi egiten dituzte hautazko bihurtzen eta haien ordez atzerriko hizkuntza izango dena jarriz. Artearen hezkuntza hautazkoa izango da baita ere.

Derrigorrezko bigarren hezkuntzan errebalida laugarren mailan kokatuko da eta Espainiako Hezkuntza Ministerioak eramango du aurrera. Bi bloketan zatituta egongo da bata lehenengo mailatik hirugarrenera eta laugarren maila. Ikasgaiak LH moduan hiru zatitan zatitzen dira, enborrekoak, espezifikoak eta erkidego bakoitzak erabaki beharrekoak. 2.mailan herritartasun materia berriz ere desagertuko da eta laugarren mailan bi matematiken artean aukeratu beharko dute, bata ikasketa akademikoari zuzendua eta bestea irakaskuntza aplikatuari zuzendua. Hala, bi laugarren maila ezberdin lortuz, bata Batxilergora begira eta bestea Erdi mailako hezkuntza-ziklora begira. 4. mailan egingo den errebalida pasatzen ez duenari Oinarrizko Lanbide Heziketara joateko aukera emango zaio.

Batxilergoan, hiru modalitate aurkeztuko dira: Zientziak (biologiko zein teknologikoa), Gizarte zientziak eta Artea. Hiru bloke daude ikasketetan aurreko bien antzera. Amaieran errebalida bat egingo da selektibitatearen ordez eta unibertsitatera sartzeko azterketa unibertsitateak berak egingo du.

Lanbide heziketa titulu akademikoa izateaz titulu profesionala izatera pasako da. Hiru heziketa ziklo mota egongo dira: Oinarrizkoa, Erdi mailakoa eta Goi mailakoa. Oinarrizkoa laugarren mailako azterketa pasatu ez dutenek osatzeko aukera izango dute, Erdi mailakoa azterketa hori pasatu ondoren aukeratu ahalko dute eta Goi mailakoa Erdi maila egin eta gero edo Batxilergoa egin eta gero burutu dezakete.

Orain arte erabilitako teknologia asko garatuko da irakasle zein ikasleek erabil dezaten haien arteko komunikazioa hobe dezan.

Aurrekoa guztiaz aparte, oso puntu garrantzitsua sexuen arteko ezberdintasuna da. Gobernuak sexu bereizketa duten ikastetxeei diru laguntzak eskainiko dizkie.

Azkenik esan beharra dago lege honek pribatizazioa bultzatzen duela, diru publikoarekin ikastetxe pribatuak egingo direlako. Ikasleen lehia ere sustatuko du beken eskaintzaren jaitsiera izugarrizkoa izango delako. Hezkuntza, lege hau aplikatu ondoren, dohain izateari utziko dio baita ere. 


LOMCE den lege hau ikertzean hainbat gauza ikasi ditugu, alde batetik gure gobernuak denboran atzera egiteko nahia duela ikusi dugu, ezaugarri asko Frankoren garaiko hezkuntzarenak baitira. Honekin lortu nahi dutena, hezkuntzan herriaren boterea gutxitzea da, horrela haiek nahi duten moduan heziko dituzte haurrak etorkizunean lanbidearen merkatuan sartzeko. Gobernuak ez du indibiduoan pentsatzen, hau da ez du pertsonaren etorkizun duinean pentsatzen, estatuaren ekonomian baizik.

Beste alde batetik, gure begiak ireki ditu, hezkuntza sistema nolakoa den eta nolakoa izan beharko zen erakutsi digu, eta baita gure etorkizuna nolakoa izango den ere. Eta honekin gure eta gure ondorengoen hezkuntza duin eta doain bategatik borrokatzeko beharra piztu du gugan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario