Vistas de página en total

domingo, 12 de octubre de 2014

MARIA ETA EDUARDOREN ELKARRIZKETA

Elkarrizketa lana egitearen ideia planteatu zigutenean nik ez neukan oso argi nori egongo nioke horrelako elkarrizketa bat, izan ere, elkarrizketa honetan, klasean ematen diren edukiaz aparte beste gauza askori buruz galdetu behar izango nioke. Azkenean Eduardon pentsatu nuen, ez neukan konfiantza askorik berarekin beti errespetu handiz begiratu izan nuen pertsona bat baitzen.

Eduardo Ochoa de Aspuru 53 urteko Jesús Obrero ikastetxean irakaslea da. Leioan ikasi zuen biologia eta orain DBHn eta Batxilergoan ematen ditu klaseak. Klaseak urte bat bakarrik eman zizkidan, Marianistas eskolan egon zen denboraldi batean. Elkarrizketa hasieran pixkat formala hasi zen, baina denbora joan ahala egoera erosoa bihurtu zen eta farreak ere bota genituen, nahiz eta Eduardo gogoratzen dudan irakasle serioetariko bat iruditu.

Elkarrizketa egin eta gero, esan dezaket bere 'benetazko' aldea ezagutu dudala, hau da, irakasle-ikasle erlaziotik at, eta deigarria iruditu zait berarekin barrera hori pasatu izana. Oso esperientzia ona izan dela esan dezaket, izan ere, nire buruan nituen galdera asko galdetzeko aukera ikusi dudanean dudarik gabe egin dudalako, adibidez, bere irakasleez hitz eginez eta bere ikasle esperientziaz hitz eginez, irakaskuntzan zelan aldatu diren gauzez konturatu naiz. Beste alde batetik pil-pilean dagoen gaiez ere hitz egin dugu, pixkat formalagoak diren gaiez hain zuzen, esate baterako LOMCE legeaz.

Bukatzeko, esan beharra daukat bere hitzetan somatu egin nuela nolabaiteko poza bere lanari dagokionez, izan ere, lanbide hau maitatu behar dela esan zidalako eta irakasle izatearen alde onak, alde txarrak gainditzen dituela patxadaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario