Historian zehar egon diren hezkuntza proposamen ugari aztertu ondoren, 1763 urtean, “Emilio edo heziketaz” nobelan Rousseauk adierazten duen hezkuntza sisteman oinarrituz, hezkuntza sistema abangoardista bat proposatu nahiko genuke, eta ahal den neurrian, gure klaseetan aplikatu.

Berak, naturaren bidez ikasleei erakutsi behar zela uste zuen, hau da, ikaslea basora eramanez, eta han bere zentzumenak garatuz, klasean egongo balitz baino gehiago ikasiko zuela. Guk aldiz, bitarteko hezkuntza sistema bat erabili nahiko genuke irakasleak garenean.Klase teorikoak ematea beharrezkoa dela ulertzen dugu, baina teorian ikasitako hau praktikan jarriz, askoz ere modu azkarrago eta eraginkor batean ikasten dela uste dugu.
Adibidez, klasean zuhaitz motak ikasi ondoren, kalera ateratzea, eta beraien zentzumenen bidez zuhaitz mota ezberdinak ikusi, usaindu eta ukitzearekin, zuhaitz desberdinen izenak ikastea, eta hauek desberdintzea askoz ere errazagoa egingo zitzaien.
Gainera, metodo honekin umeak kalera ateratzea, korrika egitera eta ingurumenarekin erlazionatzera bultzatzen ditugu, eta modu honetan, nahiz eta konturatzen ez diren, etengabeko kirola egiten egongo lirateke. Beraz, kirolak gure klaseetan inplementatzeko metodo paregabea da.
Guri guzti hau gure klaseetan aplikatzea gustatuko litzaiguke, modu honetan umeei errutinatik ateratzen lagunduko genielako, kalera ateratzera eta kirola egitera bultzatuz, eta aldi berean, berain hezkuntzarako ere paregabea izango zelako.

Taldekideei gure ideia proposatu diegunean, oso originala iruditu zaie, ez zutelako uste Rouseauren metodoak gaur egungo hezkuntzan aplikatzea posiblea izango zenik. Baina alde teorikoa eta praktikoa uztartuz, posiblea izango zela konturatu dira, eta beraiek irakasleak izatean, halako zerbait egitea ez dute baztertu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario