Gaur egun, hezkuntzaren arloan, aditu askok kritika egiten diote daukagun hezkuntza sistemari, kritika asko negatiboak dira, baina badaude positiboak ere. Kritika hau ‘La educación prohibida’ filman islatzen da, izan ere, bertan gaur egungo hezkuntza sistemari buruz hitz egiten dute irakasle eta aditu askok. Filmean hainbat hezkuntza eredu desberdin ikusi ditzakegu, eredu tradizionaletik hasita, pentsaera kritikoa garatzera eramaten duten ereduekin bukatuz. Bestalde, filman jorratzen diren gai garrantzitsu batzuk, eskolan ematen diren ereduak ebaluatzeko edota irakasleen eta gurasoen eragina dira beste askoren artean.
Filmean zehar hainbat adituk ematen dute iritzia gaiaren inguruan, baina batez ere, Jordi Hurtadoren jarrera gustatu zaigu. Hark adierazten du, denboraren poderioz umeek ikasketekiko ilusioa galtzen dutela eta hau defendatzeko argudioak ematen ditu. Bere ustez, umeak ez lirateke adinaren arabera banandu behar, guztiek ez bait dute ahalmen berdina, eta honek ikasle bakoitzak bere gaitasunak guztiz garatzea ekiditen du. Bestalde, hainbeste pertsonako gelak osatzeak, ez dio irakasleari ikasle bakoitza hurbiletik aztertzen uzten, ikasle bakoitzari material eta denbora berdina eskaini behar dielako.Talde handiegiak osatzeak ere beste arazo bat dakar, guztietara heltzeko irakasketa metodo bakarra irakurtzea dela, honek irakasleek klaseak teorikoegiak egitera behartzen ditu, eta honek ikasleen interesa galtzea eragiten du.
Alde batetik, irakasleak zorroztasun desegokia erakusten duenean umeengan hezkuntza metodo tradizionaletik oso gertu ikusten da, esate baterako, umeei ixilik egoteko esaten dietenean edo ez mugitzeko tokitik umeentzat eragin txarra suposatzen dela diote askok, baina bestalde, esan beharra dago zorroztasun pixka bat gabe umeak ez dituztela irakaslea errespetatuko eta hauek, ondorioz, hezkuntza desegokia jasoko dute. Beste alde batetik, film honen bitartez ikusi dezakegu hezkuntza sistemak munduko herrialde askotan huts egiten duela, eta hortik agertzen dira arazo ohikoenak, adibidez, eskola-porrota.
Pelikulan egiten diren kritikak web orri hauetan ere aurkitu ditugu:
Lehenengoan, alde batetik, gure hezkuntza sistema nolakoa den azaltzen digu. bere gorabehera guztiekin.Beste alde batetik, sistema honen akatsak plazaratzen dizkigu, adibidez, oso ondo kritikatzen du guztiok berdinak garenaren falazia.
Bigarrenak, lehenengoaren antzera, hasieran gure hezkuntza sistema nolakoa den garatzen du. Baina gero, sistema hau nolakoa izan beharko litzateke azaltzen du eta baita beste herrialde bateko (Finlandiako) hezkuntza sistema azaldu eta adibidetzat jartzen du.
Beste alde batetik, orrialde honetan filmaren contra egiten du Susana di Pietrok, esanez askotan hezkuntzaren arazoa politikarekin nahasten dela, beste gauza askoren artean.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ResponderEliminarPost hau ikusi dut
Oharra:
Sakonago eta zentzun handiagoz gehitu behar zenukeen bestelako ikuskera (kontra egiteko balitz ere) aipamen hutsean geratzen da kritikatzen duen bakarra.
Zuek web orritzat aipatzen duzuen lehenengoa ez da blog bat baino (zuenaren modukoa eta nire ikasle ohi batek, besteak beste, egindakoa (antza filma gogoan du oraindik! Haiek osorik ikusi zuten)