Lan hau egiterakoan konturatu gara gobernuak gizartea banandu nahi duela modu zorrotz batean. Hau da, gure gizartea bi multzotan sakabanatzea nahi dute:`Azkarrak eta tuntunak´, lege honek azterketak pasatzen dituztenei sari moduan unibertsitatera joateko aukera ematen die eta egiten ez dutenei heziketa ziklo batera joatera behartuko die. Horrela etorkizunean unibertsitatera joan direnak gorago egongo dira gradu bat egin dutenak baino eta horrela gizartea mailatan zatituko da.
Legearen beste aldaketa sakon bat, erkidegoen hizkuntzen mesprezua da. Eskolak ezin izango dute materia osoa haien hizkuntzan irakatsi, gaztelaniaz izan beharko da eta hizkuntza hauek hirugarren plano batera eramango ditu, hau da, hautazkoak izango dira.
Gure ustez erreforma honek ez dauka zentzurik, ez dugu uste hau egiterakoan gure hezkuntza hobetuko denik, kontrakoa, hezkuntzak atzera egingo du denboran eta kaskarragoa izatera eramango du. Gainera, gure etorkizuna arriskuan jartzen du, beraz, bere kontra egiteko gogoak piztu ditu gugan, kaleetara manifestatzera bultzatu gaitu gure eskubidea den hezkuntza doain eta duin batengatik.
LOMCE-ren legeari buruz hitz egiteko hainbat iturri erabili ditugu informazioa ateratzeko esate baterako, gobernuak idatzi zuen PDF lanetatik eta ikusi genituen bideo batzuetatik.
Gaur egun manifestazioak etengabe ikusten ditugu kaleetan gure eskubideeak defendatu nahian eta azken bi urte hauetan LOMCE-ren manifestazio asko egon dira, horregaitik eta interesgarria iruditu zaigulako gai hau ikertu nahi izan dugu.Nahiz eta, gai hau luzea eta pisuduna izan helburuak ulertzea eta informazio gehiago jakitea lortu dugu.
Lana polito; ebaluazioak, baina, hutsune nabarmenak ditu.
ResponderEliminarEz kasu gehiegi egin, zati bitan dagoela ikusi dut. Eta esan zenidatela gogoratu ere bai; zuek ez, ordea, nik hori gogorazteko esan nizuela
ResponderEliminar